Oct 22
• Zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteek Marijaiari gutuna idatzi edo Marijaia protagonista duen ipuina idatzi ahal izango dute, bai euskaraz eta bai gazteleraz, eta 200 euro eskola materialean irabazteko aukera izango dute lehiaketako 18 sarietako bakoitzarekin.
• Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Hiriko ikastetxeei gonbita luzatu die, ikasleak lehiaketan parte hartzera anima ditzaten.
• Gazteek indibidualki (Zabalgune eraikinean) edo ikastetxeen bitartez aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak.
• Lehiaketako sarietako bat lortuko dute gutun eta ipuin irabazleen egileek, eta beren lanak liburu batean eta www.bilbao.net zein www.bilbaofestak.com web-guneetan bilduta ikusteko aukera izango dute.
Guztia irakurri
Oct 14
• Pixatoki publikoen zerbitzuaren ardura izan zuen enpresak ideia lehiaketa antolatu zuen joan den Aste Nagusian eta jasotako 985 txartelen artean 140 ziren hobetzeko helburua zuten ideia eta proposamenak.
• Emakumezkoentzako pixatokiak, jendeari kalean pixa egiteko asmoa kentzea helburua duen mozorrotutako pertsonaia eta komunetako kokalekua errazago aurkitzeko Marijairen irudian oinarrituta altuerazko seinale edo ikurra sortzea izan dira lehiaketako hiru ideia irabazleak.
• Irabazleek 2000 euro, Lanzaroterako bi pertsonentzako aste beteko bidaia eta bi pertsonenentzako asteburua Lekeitiko spa hotelean jasoko dute, hurrenez hurren.
• Sari banaketa gaur arratsaldean izango da, 19:00etan, Bilboko Café Iruñan, eta bertan izango dira Isabel Sánchez Robles Turismo eta Jaietako zinegotzia eta Arlan enpresako zuzendari Jose Landaluce, hurrenez hurren.
Guztia irakurri
Oct 02
Zortzi eta hamasei urte bitarteko gazteek Marijaiari gutuna idatzi edo Marijaia protagonista duen ipuina idatzi ahal izango dute, bai euskaraz eta bai gazteleraz, eta urriaren 24an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Hiriko ikastetxeei gonbita luzatu die, ikasleak lehiaketan parte hartzera anima ditzaten.
Gazteek indibidualki (Zabalgune eraikinean) edo ikastetxeen bitartez aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak.
Lehiaketako 18 sarietako bat lortuko dute gutun eta ipuin irabazleen egileek, eta beren lanak liburu batean eta www.bilbao.net zein www.bilbaofestak.com weg-guneetan bilduta ikusteko aukera izango dute.
Guztia irakurri
May 13
Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak eta Babes Zibileko Zuzendaritzak, Astondoa Piroteknia, El Corte Ingles eta Bilboko Alde Zaharreko merkatarien laguntzarekin antolatuta, San Frantziskozko Udaltegian egingo dira jardunaldiok.
Euskadiko eta Estatuko 50 udal teknikari eta aditu baino gehiagok egingo dute hausnarketa gure hiribilduko ekitaldi jendetsuenetako baten gainean.
“Pirotecnia, Arte y Seguridad” izeneko erakusketak osatuko ditu jardunaldiak, El Corte Ingles merkatal guneko bigarren solairuan maiatzaren 16 arte ikusgai dagoena
Herri eta hirietako ekitaldi handietako segurtasunaren inguruan azterketa eta hausnarketa egiteko helburuarekin, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak “Ekitaldi Handietako Segurtasunari Buruzko Jardunaldiak” izeneko programa berria jarri du martxan. Aurtengo lehenengo edizio honetan piroteknia ikuskizunen segurtasuna izango da ildo nagusia.
Euskadiko zein Estatu mailako 50 udal teknikari, segurtasun aditu eta sektoretako profesional baino gehiago izango dira jardunaldietan eta piroteknia ikuskizunetan kontutan hartu beharreko faktore ezberdinen inguruan egingo dute eztabaida: segurtasunaren inguruko aspektu teknikoak, legislazioa, aseguruak edo pirotekniak baloratzerakoan kontutan hartu beharreko ezaugarri eta irizpideak izango dira maiatzaren 15 eta 16an San Frantziskoko Udaltegian egingo diren hitzaldi eta mahai-inguruetan landuko diren gaietako batzuk.
Guztia irakurri
Azken erantzunak